Crear cuenta / - Bitacoras.comAgregador → Enlace permanente ¬

0puntos votar

Auzolan Topaketak I eginen dira Usurbilen

Duela urte eta erdi abiatu zen Auzolan egitasmoa, hainbat lagunek egungo gizarte ereduari buruz duten ezinegotik sortutakoa, eta beharrezkoa ikusten den aldaketa gorpuzten hasteko asmoz, Auzolan Topaketak I antolatu ditugu. Hilaren 30etik urriaren 2ra eginen dira, asteburu batez, Usurbilen. Krisi Orokorrari eta Herri Garapenari buruzko solasaldiak eta gizarte-gaiak jorratzeko arloka antolatutako batzarrak eginen dira, bertzeren artean. Euskal Herri osoko norbanako, eragile eta taldeak biltzea espero dugu, topaketen amaieran Auzolan sare bat eratzeko asmoa baitugu. Auzolan egitasmoak urte eta erdiko ibilbidea du. Tarte hortan, Krisi Orokorra eta Herri Garapenari, Euskal Herriko gizarte antolakuntza historikoaren elementuak diren Auzolana eta Batzarrari eta euskal kulturari buruko hausnarketa egin da. Egungo gizarte eredua eutsiezina dela eta dituen gabeziak aintzat hartuz, bertzelako eredu bat beharrezkoa dela uste dugu, eta bide hortan urratsak ematen hasteko konpromisoa hartu dugu egitasmoaren parte hartzail...
tags
Continuar leyendo

Recomienda esta anotación por e-mail

Ayúdanos a hacer de Bitacoras.com un servicio mejor para todos. Lee nuestros consejos.

Ningún usuario registrado ha votado aún.