Crear cuenta / - Bitacoras.comAgregador → Enlace permanente ¬

45puntos votar

ABC, La Razon eta El Mundo nor baino nor zezenak eta Bildu portada berean nola lotu

Oraindik ez badakizu, azken egunetan Espainiako ABC, La Razon eta El Mundo egunkariek dogma berri bat ezarri dute: Abertzaleak zezenketen aurka daude festa espainiar bat delako. Eta, horri buelta emanda: zezenzaleak espainiarzale amorratuak dira. Hori horrela da. Bildukoa zarela eta zezenzalea? Espezie bakana zara, agian aurpegia estalita elkarrizketa egingo dizute hiru hauetakoren batean. Hortik aurrera irudimena hegan jartzea da Bildu eta zezenak esaldi berean jartzeko behar bakarra. Pitokeria galanta dirudi, baina ez pentsa: Espainia mailan egunkari horiek erosten dituztenek gai hori dute azalean. Bai, bai, ekonomikoki hondoa jotzen ari den estatu horretako azalak Euskal Herriko zezenketen gainean dira. Tematzen ari dira gaiari itzulinguruak ematen. “Abertzales radicales” betetako herri honetan gehiago omen dira zezenzaleak abertzaleak baino. Datu estatistiko fidagarria honakoa: 300.000 euskal herritar izan dira zezenetan eta Bilduk ez du hainbeste boto lortu (EAE kontatzen dute). Txundigarria benetan. Ora...
tags
Continuar leyendo

Recomienda esta anotación por e-mail

Ficha de la bitácora

Algo

zuzeu.com — internetzaleon albistari horizontala

Imagen perfil

Otros datos sobre zuzeu.com — internetzaleon albistari horizontala:

Ver ficha completa y últimas anotaciones →